Larrungo Trein Ttikiaren ondoko
gunearen edertasunak, arrotzaren eta abenturaren aldeko tirriak bultzatzen
zaituzte orduan 2008ko martxoaren
30ean, goizez, duzue hitz-ordua Sarako plazan.
2006an iragan lehen aitadarenkarietara, 200 bat
lasterkari jin ziren, Klubak eta hainbat bolondresek marraztutako bidexka eta
xenderen entseiatzera. 2007an esperientzia erreberritu genuen eguraldi txarra
izanik ere 350 izen-emaite zirela. Lasterkaldia mendian iragaiten da gutiz
gehiena, 1443 metroko goranzko desmaila eta 1442 metroko beheranzko desmaila
dela, hori guzia erdi-autonomian eta elikatzeko modua segurtaturik.
Ondoko argazkian, abiatzea Herriko Etxeko
aitzinean.
Ibilaldian zehar, ibilgailuz
dabiltzan sendagileek eta hezur-artatzaileek lagunduko zaituzte. Gurutze Gorria
ere lekuaren gainean izanen da, zauriñoen zain. Janari hornitzeak Larrungo mazeletan antolatzekoak dira (lasterkaldiaren erdi-autonomia ahantzi
gabe).
Lasterkaldia gelditzen dutenak
abiapundurat garraiatuak izan daitezke mendiko tresnekin, gero dutxa daitezke
azken parte-hartzaileei beha egon artean eta sari emaitean parte har
dezakete.
Heltzean, ongi merexitutako dutxa baten
ondotik, herriko polikiroldegian elgarretaratuko gara eta bertan kirolariek bere
balentrietaz hitz-egiten ahalko dute eta edateko nola mota desberdinetako taloen
jateko (xingarra, gasna, txokolate) parada ukanen dute irabazleak goresten
dituztela sariak banatzean.
Hauek lekuko sari bereziz osatuak dira eta bizkarreko ator
zenbait ere zortean hautatuak izanen dira.
Familia haundi bateko kide gisa etortzen da bertarat eta
giro ona lagun, zoriona besterik ez daiteke ororen buru…
Janari eta beste, Larrungo mazeletarat bideratzeko
behar diren ahalak baditugu.
Auxtin zuen beha dago irria ezpainetan, botoil
bat ur eskutan, zuen sustatzeko goiztira guzian.
Bestaldeko lagunentzat salbuespen bat :
Lasterkaldian parte hartzeko
ordaindu behar den sariaren igortzeko nekeziak dituztenek orrialde honen
beherekaldean bere izena zuzenean ezar dezakete edo papera Sarako
Turismo bulegorat igor dezakete. Orduan lasterkaldiaren egun hartan berean
txekez edo idorrean ordaintzea askiko dute
.
Hobe da noski
izen-emaiteak aitzinetik ordaintzea denborarik ez dezagun gal eta sailkapenean
ez dezagun informatika arloko hutsik egin.